Japoniatik dator berria

 

José Luis Rebordinos estará en Aiete el próximo viernes día 23 de noviembre en la presentación del documental de Miguel G Morales: Aldecoa, la huida al paraíso

Donostiako Zinemaldiak Asia ekialdeko herrialdeko zinemagile bati eskainiko dio atzera begirakoa, jaialdiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek berretsita.

Oraindik hilabete asko falta diren arren, 2013ko Donostiako Zinemaldia prestatzen hasi dira dagoeneko. Jaialdiko zuzendari Jose Luis Rebordinos Tokioko nazioarteko zinema jaialdian izan zen urria bukaeran, lehen aldiz; aisia bidaia baino, lan bidaia izan zen. Izan ere, datorren urteari begira esku artean duen egitasmo bat biribiltzera joan zen Asia ekialdeko herrialdeko hiriburura.

Tokion bertan aurrerapen bat eman zuen, interneten oihartzun txikia izan zuena. Aste honetan, berriz, jaialdia babesten duen telebista kateetako batean berretsi du albistea: datorren urteko Zinemaldian, Japoniako zinemagile bati eskainiko diote atzera begirakoa. Honekin batera, 2013an, Japoniako zinemaren presentzia epaimahaian eta sail desberdinetan bermatua egoteko lan egingo dute.

Azken urteetan, Japoniako zinemak tartea izan du Zinemaldian. Urrutira joan gabe, joan den irailean, Zabaltegi Bereziak sailean izan ziren Kiyoshi Kurosawaren Shokuzai eta Keiichi Satoren Asura lanak. Kurosawa bietatik ezagunena da, Cannes eta Veneziako jaialdietara aurkeztu izan baititu filmak.

Espainiako telebista publikoaren bigarren katean eman zuen  albistearen berri Rebordinosek; Version española saioan, hain justu. Jaialdiko zuzendaria gonbidatuetako bat izan zen, Cervantes Institutuko Kultura zuzendari Montserrat Iglesiasekin batera. El Aura filma proiektatu eta gero, Cayetana Guillen Cuervok gidatutako eztabaidan, Japoniako zinemari buruzko atzera begirakoa egingo dutela jakinarazi zuen.

Ricardo Darin protagonista duen pelikulari buruz ere eman zuen iritzia, eta aktore argentinarra aurtengo jaialdiko epaimahai kideetako bat izan zela ekarri zuen gogora. Hitz onak izan zituen Darinentzat.

Aurten, Zinemaldiaren 60. ekitaldian, Georges Franju zinemagile frantziarra izan da atzera begirako ziklo baten protagonista.

 

Deja un comentario