Fernando Gajate, korrikalari nekaezina

Fernando Gajate, eskuetan 1991ko eta 2011ko Behobia-Donostiako dominak dituela (Argazkia: Estitxu Zabala)

Aieteko Fernando Gajatek 47 urterekin egin zuen bere lehen Behobia-Donostia, 1991ean. Ordutik, behin bakarrik huts egin du lasterketan, 2005ean, belauneko lesio bategatik. Datorren igandean, 68 urterekin, Behobia eta Donostia arteko ibilbidea 21. aldiz egingo du. “Bigarren urtean, lasterketako aurreko ostegunean orkatila okertu nuen, baina orkatilako bat jarri eta korrika egin nuen. Bi urte geroago, berriro ere ostegun batean, giltzurruneko minarekin hasi nintzen, koliko nefritikoarekin; korrika egin nuen, eta astelehenean bertan ospitalera joan behar izan nuen, harria lertzeko zorian nuela”.

Betidanik izan da kirolaria Gajate, baina futbolean eta palan aritzen zen lagun batzuk korrika egitera animatu zuten arte, Behobia-Donostian parte hartzeko. Azken hamar urteetan Donostiarrak atletismo taldeko kidea da, eta bertako lagunekin parte hartzen du lasterketan. Igandean ez du hutsik egiteko asmorik, eta beroa baino euria nahiago duela dio. Elkarrizketa zabala egin dio IRUTXULOKO HITZAk eta biharko egunkarian argitaratuko du.

2012/11/07 Aiete Nork Estitxu Zabala

Deja un comentario