EXPOSICION «Ondarreta, la cárcel del salitre»

Centro Cultural Aiete.

28 de setiembre al 12 de diciembre

De martes a viernes de 16:00 a 20:30. Sábados: de 10:00 a 14:00 y de 16:30 a 20:00 horas. Domingo de 10:00 a 14:00

Organizada por la Casa de la Paz, DK y la Sociedad de Ciencias Aranzadi

La cárcel de Ondarreta fue abierta en 1890, para convertirse en prisión provincial, en la que mezclaban a todo tipo de presos, pero desde 1931 sobre todo presos políticos. A partir de 1936, los franquistas encarcelaron a miles de personas, muchos de ellos fueron torturados y al menos 600 fusilados por los responsables franquistas.

La exposición está compuesta por 38 fotos, un gran mural con numerosos nombres de reclusos/as y fusilados/as, más de 50 objetos que pertenecieron a los/as encarcelados  y  piedras que fueron parte de la estructura de la cárcel y las han recuperado la Sociedad de Ciencias Aranzadi. También se puede ver un vídeo que recoge testimonios de familiares de los presos

 

 

0 comentarios en “EXPOSICION «Ondarreta, la cárcel del salitre»

  1. Ondarretako kartzelaren eta presoen historia berreskuratu dute

    Ondarretako kartzelaren eta presoen historia berreskuratu dute
    Espetxeko argazkiak, presoen gauzak, lekukotasunak eta hainbat agiri bildu dituzte Aieteko kultur etxean ireki duten erakusketan
    Pilar Garziandia, Ondarretako espetxeko preso ohia, erakusketaren aurkezpenean.
    Ondarreta Gezalaren kartzela erakusketak ahanzturan eroritako historiaren zati bat argitara atera du. Ondarretako hondartzatik metro gutxira Ondarretako espetxea egon zen, 1890etik 1948ra bitartean. Aieteko kultur etxean erakusketa ireki dute kartzelaren inguruan. Espetxeko argazkiak, presoen gauzak, lekukotasunak eta hainbat agiri bildu dituzte.
    Ondarretako kartzela 1890ean ireki zuten, probintziako espetxe izateko eta mota guztietako presoak bildu zituen, baina 1931z geroztik, preso politikoz bete zen. 1936ko gerratik aurrera, frankistek milaka lagun espetxeratu zituzten; horietako asko torturatu, eta gutxienez 600 fusilatu egin zituzten, 1948ra bitartean. Protestei eta askatasun eskaerei ezikusiarena egin zieten.
    Erakusketan, 39 argazki handi, mural bat, presoenak izandako 50 objektu baino gehiago eta Ondarretako kartzelako zati izandako harri bat daude (Aranzadi Zentzia Elkarteak berreskuratu du). Gainera, presoen senideen lekukotzak eta espetxeko argazki batzuk jasotzen dituen bideo bat prestatu da, baita kartzelako historiaren berri ematen duen liburu bat ere, Iñaki Egañak idatzia. Egañak berak azaldu zuen erakusketaren aurkezpenean Aieten egindakoa ez dela espetxe edo harri baten historia, baizik eta “barruan zeuden gizon eta emakumeen ametsen historia”.
    Abenduaren 12a arte izango da zabalik erakusketa. Asteartetik ostegunera 16:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Igandetan, 10:00etatik 14:00etara.

    Responder
  2. Final de la exposición / Gaur amaituko da Ondarreta

    Gaur amaituko da Ondarreta. Gezalaren kartzela erakusketa. 1936ko gerran eta frankismoaren garaian bizi izan zen errepresioa eta bizimodu zaila islatzen ditu erakusketak. 39 argazki eta beste hainbat elementu daude ikusgai: Ondarretako kartzelako lehen presoak, Abuztuak 31 kaleko kartzela zaharretik etorriak. Baita bisita egun batean, kartzela atarian biltzen zen senitarteko andana ere. Presoek egindako marrazkiak, olerki liburuxkak edo fusilatu aurretik emaztea eta seme-alabei bidalitako eskutitza ere. Ondarretako kartzelan egondako preso batek erabiltzen zuen tapaki zati bat ere badago. Eta baita, senitartekoei kartzelara janaria eramateko erabiltzen zituztenak bezalako saski bat ere. Maiz egin ohi zuten moduan, saskiaren kirten azpian eskutitz txiki bat atzeman daiteke, ondo tolestua, zaintzaileek ikus ez zezaten.
    Argazki eta gainerako elementuez gain, hormairudi batean Ondarretako kartzelan egondako ehunka lagunen izenak daude.

    La exposición ‘Ondarreta, la cárcel del salitre’, que acoge la casa de cultura de Aiete, cerrará este miércoles sus puertas con un acto de clausura oficial en agradecimiento a las personas e instituciones que han prestado los objetos que forman parte de ella.
    Desde su inauguración el pasado 28 de septiembre, la han visitado más de 4.000 personas y el Consistorio espera volver a exponerla en el futuro. La mayoría de los objetos son privados -fotos pertenecientes a Kutxa y objetos cedidos por personas individuales-, pero se intentarán recuperar.
    El acto de clausura comenzará a las seis y media de la tarde, en la misma casa de cultura

    Responder

Responder a Final de la exposición / Gaur amaituko da Ondarreta Cancelar respuesta