Gaztelaniazko idazle euskal herritarra zen

Pío Baroja Nessi (Donostia, 1872 – Madril, 1956) gaztelaniazko idazle euskal herritarra zen, eleberrigile arras emankorra izan zena. Zalantza barik, historiako Aro Garaikidean etxean eta munduan Euskal Herriko idazle ezagunenetarikoa dugu. Miguel de Unamuno bezala, 98ko belaunaldiko kidea zen, eta euskalduna zen halaber -hiritarrak biak: bilbotarra hura, donostiarra hau—, hura bezala, oso idazle emankorra izan zen -ehun liburu baino gehiago argitaratu zuen-, eta orobat sailkatzen zaila: Barojaren errejistroa, eta honetan ez du Unamunoren antzik batere, errealista da, haina baita erromantikoa ere, historikoa, eta psikologikoa. Estiloa, beti ere, bakuna da; Barojak ez zion aparteko garrantzirik ematen. Estilo ironikoa da, baita sarkastikoa ere; modak baino harantzago, egileak arretaz aztertu zuen bere inguruko gizartea -gogor gaitzesten zuena-, haren miseriaren eta handitasunen herri emateko

Deja un comentario