Eskola munduan jarriko du arreta Atzegiren aurtengo kanpainak

 

Josema Ferrer, Aldundiko eta Atzegiko ordezkariekin (Argazkia: Atzegi).

Behar bereziak dituzten ikasleen alde egitea du helburu, ‘altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek’ leloarekin.

Intxaurrondo Hegoa ikastolan ikasketak egin dituen Josema Ferrer aukeratu dute Atzegiren kanpainaren irudi gisa. Kartelan bera ageri da eskua altxatzen, horixe baita aurtengo ekimenaren leloa; ‘Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek’.

Hain zuzen ere, ikasle gazteak eta Atzegiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek agerraldia egin dute egitasmoaren berri emateko. Sentsibilizazio kanpaina irailaren 30a arte abian izango da, eta oraingo honetan eskola munduan eragin nahi dute.

2012/09/18 Nork Aritz Sorzabal

Deja un comentario