Kaleko artelanei hurbiltzeko tresna

“Urte Haietan” del escultor Juan José Novella. Se trata de una puerta entreabierta que simboliza la que víctimas de la Guerra Civil y el franquismo pretendían abrir pero se les machacó. “Nosotros hemos abierto esta puerta por ellos”, señaló Novella.

San Telmo museoak abian duen hiriko eskulturen atlasean Donostiako monumentuen ezaugarriak zerrendatu dituzte; www.santelmomuseoa.com atarian kontsultak egin daitezke.

«Nork egin zuen eskultura hori?», «izenik ba al du?» edota «zein pertsonaia irudikatzen du?». Donostiako kale eta plazetan uste baino eskultura gehiago aurki daitezke. Batzuetan donostiarrak haien ondotik pasatzen dira, ia erreparatu gabe, hein batean, paisaiaren parte bihurtu baitira. Haatik, eskultura horiek badute beren historia, beren zeresana eta, jakina, atzetik beren egileak. Donostia aberasten duten artelanak dira, eta orain, San Telmo museoaren Hiriko eskulturen atlasari esker, haien inguruko xehetasuna guztiak eskuragarri daude.

Hiriko eskulturen atlasa San Telmo museoaren www.santelmomuseoa.com atarian erabilgarri dago. Bertan edozein eskultura identifikatu daiteke, hori lortzeko bilaketa-sistema anitzak eskaintzen baitituzte. Hasteko, maparen bitartez bilaketa egin daiteke, auzo jakin batean dauden eskulturen berri jakin nahi bada. Bestetik, eremu ezberdinetako bilaketak ere egin daitezke, izenburua, egilea, eskultura egina dagoen gaia edo lekua adieraziz. Horrez gain, eskultura jakin bati buruzko daturen bat jakinez gero, hitz horren bidezko bilaketa egin daiteke. Azkenik, daturik jakin ezean, irudien bitartez ere bilaketa egin daiteke, eskultura guztien irudiak tamaina txikian jaso baitituzte.

Hiriko eskulturen atlasean bilatzen hasiz gero, adibidez, Parte-Zaharrean eta Erdialdean 30 eskultura inguru daudela ikus daiteke. Gipuzkoa plazan bertan Usandizagari eskainitako bustua dago. Pertsonaiaren azpian bere izena ageri da, baina atlasean datu gehiago lor daitezke; piezaren egilea Jose Llimona Bruguer kataluniarra da, marmolez egina dago eta 1916an inauguratu zuten. Horrez gain, Orfeoiaren ekimena izan zen konpositorearen omenezko estatua egitea.

Sarriegi plazako danborraria ere eskultura maitatua da. Atlasaren arabera, Nino Barriuso palentziarrak egin zuen, brontzezkoa da, eta Napoleonen garaiko trajez jantzita dago, 2002tik. Alboan. Donostiako martxaren letra jasotzen duen plaka du. Okendo plaza, berriz, Okendo almirantearentzako kokalekua da. Oroitarria brontze eta harrizkoa da, eta Marcial Agirre donostiarrak egin zuen. 1894tik Urumeari begira dago.

Honenbestez, atlasa edozein motatako eskulturaren berri edukitzeko tresna da. Esaterako, Garibai kaleko Kutxaren atarian ere hainbat eskultura daude. Irudi-bilaketa erabiliz, erabiltzaileak haien izena Amildegiko haizea, Amildegiko zarata eta Gaua direla jakin dezake eta Remigio Mendiburu hondarribiarrak egin zituela. Ez dago artean ez murgiltzeko aitzakiarik; bilaketari ekin

2012/08/28 Nork Olaia Gi

Deja un comentario