Nazioarteko futbola, berriro Donostian

Talavera de la Reinako taldearen atezainak gogor egin behar izan zuen lan Hernanikoen erasoen aurrean. (Argazkia: Mikel Goñi)

Donosti Cup txapelketaren 21. aldia iritsi da hiriko zelaietara; mundu osoko jokalari gazteek astebete emango dute bertan.

Ligako partidak abuztuaren bukaeran hasiko dira, hala ere, futbola presente dago egunotan Anoetan zein hiriko eta inguruko beste zelaietan. Donosti Cup txapelketa 21. aldira iritsi da aurten, eta bost kontinentetatik iritsitako futbolari gazteek kirol horren presentzia eramango dute hiriko txoko gehienetara, larunbateko finalak iritsi bitartean. Ordurako, mundu osoko 340 taldetako 6.000 jokalarik 840 partida jokatuko dituzte. Parte hartuko dutenen artean antolatzaileek gonbidatutako Mendebaldeko Saharako eta Boliviako taldeak daude.

Asteburuan hirian barrena kanpoko futbolari gazte taldeak ikusi ahal izan baziren ere, atzo hasi ziren Donosti Cup txapelketako partidak. Besteak beste, Bidebietako Cesar Benito zelaiko partidetan lehena Hernani eta Talavera de la Reina (Toledo) 13 urte azpiko taldeena izan zen.

Jokalariek berdegunean ari ziren bitartean, guraso ugari zegoen harmailetan zein jokalekuaren inguruan. Talavera de la Reinako Carmen Hernandez ama pozik zegoen semea «oso ondo» ari zelako jokatzen, eta antolatzaileek kirolarientzat prestatutako guneak oso onak iruditu zitzaizkiolako. «Atzo –igandean– iritsi ginen eta berak ikastetxe batean egin du lo, taldekideekin. Gainera izotz jauregira eraman zituzten haur guztiak Eurokoparen finala ikustera!».

Gutxi gora-behera ordu berean, baina Groseko San Ignazio ikastetxean, partida bat jokatzen ari ziren 10 urte azpiko Talavera de la Reina eta Azpeitiko Lagun Onak taldeetako haurrak. Ondoko zelaian, berriz, Irungo Artia kirol elkarteko neskak Frantziako Metz ESAP taldearen kontra ari ziren 12 urte baino gazteagoen kategorian.

Antzeko irudiak izan ziren hiriko futbol zelai ugaritan, hau da, munduko hainbat tokitako neskak eta mutilak futbolean jokatzen. Argentinako Tucumandik iritsitako CEF kirol elkarteko hiru taldeek ia ehun pertsona mugiarazi dituzte Donostiara. «Guraso, antolatzaile eta jokalarien artean 97 lagun gara», azaldu zuen Mario Brandan aitak. Haue ere pozik zegoen bertan ikusitako antolakuntza eta kirol mailarekin.

Brandanen ondoan zegoen bigarren aldiz berdegunera salto egiteko zain zegoen 10 urteko Eugenio Aguero jokalaria. «Asko gustatu zait lehen jokatzea belarra bigun biguna zegoelako; hala ere gehien gustatzen zaidana klasera joan behar ez izatea da, Argentinan eskola garaia delako».

Haurraren hitzei ez entzunarenak egin, eta Brandanek hitz egiten segitu zuen. «Urteren batean Donosti Cup irabazi genuen, eta aurten hori errepikatzeko asmoz etorri gara». Bakoitzari berea.

2012/07/03  Nork Mikel Goñi

1 comentario en “Nazioarteko futbola, berriro Donostian

  1. Hasta siempre, Johan

    Recordaremos el 24 de Marzo como el día que nos diste tu hasta siempre. Con tu figura delgada y elegante pasaste por el mundo dejándonos como herencia un legado de oro compuesto por; 22 títulos, 405 goles y 3 balones de oro.

    Aunque tu eres mucho más que números. Para Milla, “cambiaste la forma de entender el fútbol”. Para Salinas, “cambiaste la historia del Barca”. Para mi, lo cambiaste todo.

    Creaste un equipo que se convertiría en el sueño de Europa. Decidiste ser el referente de un estilo. Nos enseñaste que el fútbol se juega con la cabeza. Que lo sencillo, es lo complicado. Y que a veces, para ganar, solo hay que salir y disfrutar.

    Eras el único que entendía ese pase atrás que caracterizaba el juego de mi padre. Tu entendías, pese a cualquier crítica, que la pelota tenía que retroceder. Gracias a vosotros, yo intento hacer ese pase atrás cada día de mi vida.

    Y que vamos a decir de tu carácter obcecado… Como cuando te empeñaste en que mi nombre tenía que ser “Izar”, estrella en vasco. “Este bebe, no se tiene que llamar Lorea, se tiene que llamar Estrella”. Entonces mi madre te decía, “¿Y que pasa si es niño? No podemos llamar Estrella a un niño.” Y entonces tu, con tu gracia natural contestabas, “este bebe, tiene una estrella. Claro que lo podemos llamar estrella. Las estrellas no tienen sexo. Son estrellas y punto”.

    Aunque físicamente, ya no estés con nosotros si lo estás en nuestros corazones. También estás en cada partido y en cada gol. Porque no solo cambiaste la historia de un club, como dice Salinas, cambiaste las historia de nuestras vidas. Gracias por todo lo que has hecho por mi familia, el fútbol y por mi.

    Alguien al que quiero mucho una vez me dijo algo que cobra sentido hoy, “Enseñarás a volar, pero no volarán tu vuelo. Enseñarás a soñar, pero no soñaran tu sueño. Enseñarás a vivir, pero no vivirán tu vida. Sin embargo, en cada vuelo, en cada sueño, en cada vida, perdurará siempre la huella del camino enseñado.”

    De pequeña pensaba que las estrellas estaban solo en el cielo, pero he aprendido, gracias a ti, que a veces pasan por la tierra para cambiar el mundo. Porque para mi, tu eres una estrella y punto.
    Lorea Bakero

    Responder

Deja un comentario