Igogailua egiteko atzerapena salatu dutebizilagunek

Los de la Rochapea, en Pamplona, optaron por una solución interior que quizás no había que descartar

Aieteko auzo elkarteak gogorarazi du azpiegitura Udalaren aurreikuspenetan sartzen zela Aieteko auzo elkarteak ez du igogailuaren proiektua atzeratzeko erabakia ulertzen

Udal Gobernuak ez du lehentasunezkotzat jo Aiete eta Morlans lotuko dituen igogailua.

R. PEREZ/ X. ETXABE

Udal Gobernuak Morlanseko bidegorria eta Aieteko parkea lotuko dituen igogailua egiteko proiektua abian jartzeko asmoa zuen. Aieteko bizilagunen joan etorriak errez ditzakeen proiektua, ordea, atzeratzea erabaki zuen Udal Gobernuak aurreko astean.

Obra eta Proiektu saileko arduradunek, dena den, ez dute zalantzarik agintaldia amaitu baino lehen proiektu honetan aurrerapausu handiak emango dituztela. Aieteko auzo elkarteko, Lantxabeko,

kideen aburuz, «ulergaitza» da igogailuaren proiektua atzeratzea, orain arte Udalaren aurreikuspenen barruan zegoela eta igogailuak aurrera egingo zuela agindu baitzieten.

Bidegorriaren premia aldarrikatu dute Igogailuarekin batera, Aieteko bizilagunek bidegorria egitea exijitu dute. «Aietearrak ere bizikletaz gabiltza eta hiriko sarearekin bat egingo duen bidegorria nahi dugu», adierazi dute Lantxabe elkarteko kideek.

Horretarako, Oriamendi pasealekuan barrena doan bidegorria Aieteko pasealekutik barrena sartzea

eskatzen dute, «Jesuitinek uzten duten albotik».

Bidegorriak, gainera, atzeratu berri duten igogailuarekin egingo luke bat eta honek Amara etaAntiguarekin lotura izatea ahalbidetuko liekeela zehaztu dute.

Azpiegitura hauek, gainera, egungo errepideetatik bizikletaz ibiltzeko duen arriskua saihestu

eta, bide batez, Aieten txirrindulari kopurua

Deja un comentario