Kultura probintzianoa egiten ari zarete

Abrirse al mundo, abrirse a otras culturas

Gurea bezalako kultura batean ari den jendeak sarri entzun behar izaten du: kultura probintzianoa egiten ari zarete. Halakoetan, naturala da haserretzea. Naturala behar luke galdera egiteak ere: kultura jakin baten ikuspegia noiz da motz miopea, noiz zabal proiekzioduna?

Gure testuingurua eta testuinguru unibertsala lotzen asmatzea da koska: ez baldin badago bien arteko harremanik, bi muturren arteko lehiak ez baldin badu dialektikarik sortzen, kultura motza, probintzianoa, zaharmindua egingo dugu. Gure kulturaren helmuga ez baldin badago bere eremu naturalaren mugak baino harago, gure ontzi kulturalak oso nabigazio laburrak egingo ditu oso sakonera laburreko uretan. Harago, beti harago: Bilbo eta Baiona baino harago, Madril edo Paris baino harago, New York baino harago. Beti urrutiago.

Beti urrutiago, bai, baina urruti, nondik? Bi kezken arteko tentsio dialektikoak hauspotzen du benetako kultura.

J.K.

 

 

Deja un comentario