GUERNICA!!!

1937ko maiatza eta ekaina artean margotua izan zen, Espainiako Errepublikako Gobernuaren enkarguz, Pariseko 1937ko Nazioarteko Erakustazokan ikusgai jarri eta errepublikaren kausa ezagutaraz zezan. Europan barna erakusgai ibili ondoren, 1939an New Yorkeko Arte Modernoaren Museora (MoMA) iritsi zen. Picassok margolana bertan gorde zedin erabaki zuen, Espainian Francisco Francoren diktadura indarrean zegoen bitartean, baina demokrazia heldutakoan margolana Espainiara itzul zedin borondatea adierazi zuen. 1968an diktadurako gobernuak margolana Espainiara itzul zedin eskatu zuen, baina margolariak espresuki esan zuen bere herrialdera errepublika itzulitakoan soilik onartuko zuela horrelakorik. Hau ez zen gertatu Picasso 1973an hil baino lehen, baina 1981ean, zortzi urte geroago, eta diktadorea hilda zegoela, margolana Espainiara eraman zen. Hasieran Madrileko Pradoko Museoan erakutsi zen eta 1992an Sofia Erregina Nazio Museo Arte Zentrora behin betiko mugitu zen, margolana prestatzeko autoreak egin zuen pare bat dozena marrazkirekin batera.

 

Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan eskatu du margolana Euskal Herrira ekartzea eta azken urteotan, Guggenheim Bilbao Museora eramatea proposatu du, baina Espainiako Gobernuak ez du orain arte horretarako baimenik eman.

 

Un comentario en “GUERNICA!!!

  1. Gernikaren bonbardaketa gogoraraziko dute

    Kukai dantza taldeak ‘1937:gogoaren bidezidorretatik’ ikuskizunaren zati bat eskainiko du gaur
    Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena da gaur, eta San Telmo Museoak bat egin nahi du gertakari horren oroitzapenarekin. Hori dela eta, gaur, osteguna, 20:30ean, Kukai dantza konpainiak 1937: gogoaren bidezidorretatik ikuskizunaren ordu erdi inguruko zatia eskainiko du museoko elizan. Ikuskizuna ikusteko sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete bitartean.
    Kukai dantza taldearen eta Tanttaka antzerki konpainiaren ekoizpena da ikuskizuna, eta gerratik ihes egin behar izan zuten haurrei buruzko kontakizuna da. Dantza garaikidea eta dantza folkloriko tradizionala uztartzen ditu, ikusentzunezko baliabideez lagunduta.
    1937ko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbesteratu egin behar izan zuten. Haur horien artean, zazpiren bizipenak aukeratu dituzte ikuskizunerako. Bertan, Juan Mari Beltran donostiarraren Arditurri diskoko doinu poetikoak erabiliko dituzte.

    Responder

Deja un comentario