William Faulkner: Halaber, 100 bat istorio labur idatzi zituen

Jaio 1897ko irailaren 25a  New Albany,Mississippi(AEB)

Hil 1962ko uztailaren 6a   Byhalia, Mississippi (AEB) 

William Faulkner (New Albany, Misisippi, 1897ko irailaren 25a –Byhalia,Mississippi, 1962ko uztailaren 6a) estatubatuar idazlea izan zen, herrialde hartako eleberrigilerik ospetsuenetarikoa. Halaber, 100 bat istorio labur idatzi zituen. Bere lanak bereziak dira sakontasun emozionalarengatik eta drama psikologikoengatik.

 Beste idazle jakin batzuk bezala, bere garaian Ernest Hemingwayren etsai estilistiko handienetarikotzat jo zuten (Adibidez, Hemingwayren esaldi motzak Faulknerren esaldi luzeekin konparatzen zituzten). Europako idazle garrantzitsuen (Joyce, Woolf, Proust…) estiloarekin antzekotasun nabariak ditu. Faulkner famatua da, bereziki, teknika narratibo berriak zabaltzeagatik; hots, monologoa, narratzaile ezberdinak, denbora jauziak, eta abar. Bere eragin nagusia XX. mendeko bigarren erdiko Hego Amerikako idazleengan izan zen; batik bat, Gabriel García Márquezengan eta Mario Vargas Llosarengan. Hau argi eta garbi uzten duen liburu batEl pez en el agua da, Llosak idatzia.

 1949an Literaturako Nobel Saria eskuratu zuen.

 Biografia

William Faulkner Ameriketako Estatu Batuen hegoaldean jaio zen, Mississippi estatuan. Bere familia nahiko tradizionala zela bere lehen urteak igaro zituen, eta urte haiek markatu zuten Faulknerren idatzizko produkzio guztia. 1915ean, ikasketak bertan behera utzi ondoren, bere aitonaren banketxean lan egin zuen. Geroago, Lehen Mundu Gerraren bitartean, RAFeko (Erresuma Batuko aireko armada) hegazkinlai bezala aritu zen. Gudaren ostean, unibertsitatera bueltatu zen, baina denbora laburrerako, ikasketak berriro utzi baitzituen, idazteari esker bizi nahi zuen eta.

 New Orleansen kazetari aritu zen, eta, beste idazle baten (Sherwood Anderson) laguntzarekin, bere lehen eleberria argitaratu zuen: Soldier’s pay. Europaren barnean bidaiatu zuen, eta eleberri serie bat idatzi zuen. Bere asmakizun ezagunena Yoknapatawpha konderria da, Lafayette konderrian inspiratua, non zabaldu zuen Estatu Batuen hegoaldeko estatuen egoera desatsegina eta, bereziki, beltzen egoera zurien aurrean. Han, Yoknapatawpha konderrian, proiektatu zuen ber pentsamoldeak bere familiarekiko, zehazteko, bere aitona identificatu zuen Sartoris kolonelarekin, konderri horren pertsonai bat. Yoknapatawpha konderriaren inguruan eleberri serie bat idatzi zuen.

 «El ruido y la furia « idatzi zuenetik (1929) idazle trebea zela argi geratu zen edo, gutxienez, kritikoek horrela adierazi zuten. Kritiko literario hauen ustez, Faulkner bilakatu zen idazle on batean «El ruido y la furia«, «Mientras agonizo» (1930), «Luz de agosto» (1932), ¡Absalón, Absalón! (1936) eta «El villorrio» (1940) idatzi zuenetik aurrera. Bestalde, azken hauek bere eleberri hoberenak bezala kontsideratuta daude. 1929.urtean ezkondu zen Estelle Oldhamekin eta geroztik Oxford herri txikian bizi izan zuen. Faulknerek beti jaso zuen txalo gehiago kritikaren aldetik publikoren aldetik baino. Bere liburuak ez ondo ziren saltzen, «Santuario» (1931)ren salbuespenarekin. Arrazoi honengatik Malcolm Cowley kazetaria Faulknerren alde azaldu zen hainbat artikuluetan. Bere influentzia handiena Hegoamerikako idazleetan aurkitzen da, eta bere heriotzaren ostean XX.mendeko fiziozko idazlerik handienetarikoa kontsideratuta dago. Dena dela, bere alkoholismoarengatik bere izen ona galdu zuen hil aurretik.

 Idazlanak

Euskaratu den bakarra Hotsa eta ardaila da (ingelesez, The Sound and the Fury). Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen, 1992an, eta itzultzailea Maria Garikano izan zen.

 

Deja un comentario