‘The Artist’ filmak kendu dio Alberto Iglesiasi Oscar saria

Bellísima la película "The Artist"

Alberto Iglesias (Donostia, 1955), esku hutsik itzuliko da Hollywoodetik. Ez du lortu  musika onenaren Oscar saria. Tinker, tailor, soldier, spy filmarekin Oscar sarietarako hirugarren izendapena zuen Iglesiasek, baina The Artist film frantsesak kendu dio garaikurra. Espainiako Goya sarietan hamargarren saria lortu berri du Almodovarren La piel que habito (2011) filmean egindako lanagatik. Oscar sarietarako lehen izendapena The Constant Gardener (2005) filmarekin lortu zuen; eta bigarrena, The Kite Runner  (2007) filmarekin. Donostiako konpositoreak John Williams (War Horse eta Tintin), Howard Shore (Hugo) eta Ludovic Bource (The Artist) izan ditu lehiakide aurten. Michel Hazanaviciuseren The Artist film mutuak eraman du azkenean musika onenaren saria. Hazanaviciuseren filma eta Martin Scorseseren Hugo izan ziren, hain zuzen ere, Oscar sarietan garaile.

 The Artist-ek film onenarena, gizonezko aktore onenarena —Jean Dujardinentzat—, zuzendari onenarena, musika onenarena —Ludovic Bourcentzat—, eta jantzi onenarena —Mark Bridgesentzat— eskuratu ditu. Nabarmentzekoa da joan den urteko Zinemaldian Publikoaren Saria irabazi zuela Donostian. Hugo filmak, aldiz, sail teknikoei dagozkien sariak jaso ditu: ikusizko efektu onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, argazkilaritza onenarena, soinu editatze onenarena eta soinu efektu onenarena.

 2012/02/27 Nork Irutxuloko Hitza

Un comentario en “‘The Artist’ filmak kendu dio Alberto Iglesiasi Oscar saria

  1. Pingback: El español Alberto Iglesias mejor compositor del año | Actualidad Cine

Deja un comentario