Elurraren ostean… hotza, izotza eta elur gehiago

Ostiralean izoztu egingo duela iragarri du Igeldoko Meteorologia Behatokiak; igandean, berriz, ostegunean baino elur-jasa handiagoa botako duela esan du Margarita Martin zuzendariak.

Osteguna hotz esnatu da. Poliki-poliki hasi dira erortzen lehen malutak, eta eguerdirako hiriko paisaia zuriz janzten hasi da. Arratsaldean elur maluta mardulagoak bota ditu, eta hondartzak ere estali ditu.

Elurra egingo al du hurrengo egunetan? Igeldoko Meteorologia Behatokiko zuzendariak, Margarita Martinek argi eta garbi azaldu dio Irutxuloko Hitzari: «Eguraldiaren iragarpenak ez du batere itxura onik. Hasi besterik ez da egin. Ostiralean hotz handiagoa etorriko da; izoztu egingo du». Martinen ustez, zaila da termometroak zenbat gradu jaitsiko diren zehaztea: «Ostiralean ere haize hotza sartuko da. Ostegunean oraindik hezetasuna zegoen atmosferan, eta horregatik bota du elurra gogor. Ostiralean, ordea, haize hotza eta lehorragoa sartuko da, eta horrek elur-jasa izoztu egingo du. Horregatik elur gutxiago botako du, eta hoztu egingo dira tenperaturak».

Behatokiaren iragarpenaren arabera, kostaldean 5 gradu zero azpitik egingo du. Barnealdean, berriz, Gipuzkoan, 10 gradu zero azpitik.

Donostiako Udalaren iragarpenak dio ostiralean zehar elur gutxiago botako duela, baina larunbatean berriro ere elurra gogotik egingo duela. Ostegunean zehar, zenbait zonaldetan gatza botatzeko agindua eman zuten: Ulian, Igeldon, Ategorrieta hiribidean, Intxaurrondon, Altzan, Aieten, Bidebietan eta Pilarreko klinika inguruan.

Martinek, ordea, iganderako espero du elur-jasa handiena: «Tenperaturak igoko dira. Masa hotzak, ordea, pisu handiagoa du, eta lurrean geratuko da. Hala, euria izoztu egingo du, eta elurra egingo du. Igandean egingo du elur gehien, nahiz eta elur-jasa bukaeran ur bihurtu». Astelehenean berriz ere elurra egingo duela ohartarazi du behatokiko zuzendariak: «Elurra egiten duen bitartean tenperaturak ez dira horrenbeste jaitsiko. Gauez, ordea, zerua bi orduz garbi badago, tenperatura bi gradu jaitsi daiteke bat-batean. Azken elur-jasak 2009an eta 2008an izan zirela esan du Martinek. Gogorrena, alabaina, 2005. urtekoa izan zela ekarri du gogora zuzendariak: «Gipuzkoa barnealdean orduan zero azpiko 10 gradura jaitsi zen tenperatura. Oraingoan beharbada hotz handiagoa egingo du».

Hotz sentsazioaz hitz egiten denean, Martinen ustez, «txantxetakotzat hartu behar da». 80ko hamarkadan, AEBetan, eguraldiaren iragarpena aurkezten zutenek jarri zuten modan. Orain hotz sentsazioa zero azpitik 35 gradukoa dela diote. Baina zenbat donostiar egon dira tenperatura horietan? Himalaiara joan direnak ez? Ez dakigu zein sentsazio ematen duen tenperatura horrek, eta hobe da ez jakitea [barrez]».

2012/02/02 Nork Nerea Lizarralde

Un comentario en “Elurraren ostean… hotza, izotza eta elur gehiago

  1. 65 toneladas de sal

    Los servicios Municipales de San Sebastián han esparcido hasta el momento un total de 65 toneladas de sal en vías principales y secundarias para prevenir la formación de placas de hielo o intervenir sobre las que se iban formando.

    Según han informado fuentes del Ayuntamiento donostiarra, la noche ha transcurrido sin ningún incidente ni accidente por causa de la meteorología. La temperatura mínima ha bajado hasta los -4ºC, pero las precipitaciones han sido prácticamente inapreciables.

    El centro de acogida de Mons ha acogido a un “número importante” de personas para resguardarse del frío de la noche en la capital guipuzcoana. La mesa de seguimiento permanece reunida desde las 5.30 horas para valorar la situación.

    Según indican las previsiones, el tiempo seguirá siendo muy frío. El sábado volverán las nubes, con precipitaciones especialmente durante la segunda parte del día, cuando la cota de nieve se prevé que suba hasta los 200 metros.

    Responder

Deja un comentario