Ederragorik, zer

 

Alberto Caierok, Fernando Pessoaren heteronimo batek, eguzkia opa digu irakurleoi poema batean, eta aulkitxo bat ere bai “leiho baten azpian”, eguzkiaren epela gozatzeko. Eta opa digu euria ere “beharrezkoa gerta dakigunean”.

Eguzkia, aulkitxo bat; euria ere bai, premiatutakoan. Behar duguna baino gehiago nahi, ordea. Ez gaitu etxe bakarrak asetzen. Teknologia berriek bizi gaituzte. Zaborrontziak janariz lepo egongo dira bihar. Gure txikiek baztertu dute dagoeneko Olentzerok ekarritako hainbat jostailu.

Soberakoa, beharrezko. Behar duguna baino gehiago, ordea, ez daukatenen bizkar ustiatzen da.

Urte berriari ezer eskatu ordez, hark niri eskatzen didanari erreparatu diot. Caieroren poemako errematea —“edertasuna existitzen ez diren gauzen izena da”— oroitarazi dit urte berriak. Ederragorik zer —erantsi dit—, existitzen ez diren justizia edo elkartasuna bezalako gauzei izena ematen saiatzea baino.

Anjel

 

Deja un comentario