Pazientzia egiteko…eta ikustera iristeko

Maketa gehienek benetako ontziak dituzte oinarrian

Pazientzia eta zaletasuna ez dira gauza ikusgarriak; hala ere, bi ezaugarri horien emaitzak maiz ikusteko modukoak izaten dira. Honen adibide dira hilaren 6a arte Bulebarreko Kutxaren erakusketa aretoan ikusgai dauden ontzien maketak; izan ere, horiek osatzeko goiko tasunak ezinbestekoak baitira.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen Itsas Historia eta Modelismo Taldeak landu dituen ontzi  maketen erakusketa jarri du; eta bertako kide den Juan Palmer jarduera hau nola gauzatzen duen erakusten aritu da bi egunetik behin; horrela jarraituko du erakusketa amaitu arte.

Baina, Kutxa Boulevard aretoko bilduma ez da modelismo hutsa. Itsas historiari emandako errepaso zehatza ere bada. Izan ere, ElkartekoJose Ramonde Miguelek azaltzen duenez, “ontziak osatzeko benetako planoak” erabiltzen baitituzte.

Juan Palmerrek orain esku artean duen proiektua telebista sail famatu bateko –Vacaciones en el mar, The Love Boat– transatlantikoa egitea da: Pacific Princes. Bizpahiru urterako lana izango du, maketa hauen osatzeak, bataz beste, denbora hori eskatzen duelako.

Lan horrek eta elkarteak dituen kide aktiboen gutxitzeak ekarri dute lehen bi urtetan behin egiten zen erakustaldia hiru urtetik hiru urtera egitea. Igandea arte, beraz, datozen bi urteetan ikusiko ez dena gozatu ahal izango da.

Nork Mikel Goñi

Deja un comentario