Arte Ederretako eraikina okupatu dute

Aspaldiko urteetan itxita dagoen Arte Ederretako eraikina okupatu du gazte talde batek eta euren blogean ‘Desertu honetan oasi bat eraikiko dugu’ idatzia irakur daiteke. Bertan azaldutakoaren arabera, gazteen helburua eraikinak berriro jarduera kulturala eta soziala izatea da. Udaltzainak 14:00ak inguruan sartu dira eraikin barrura eta Ertzaintza ere hurbildu den arren, atzera joan egin da. 14:30ak aldera okupatzaileetako hiru kalera atera dira,eta Donostiako udaltzainek ez dute atxiloketarik burutu.

Gazteek sare sozialetan babesa eskatu dute, eta bide batez, eraikinera bertara hurbiltzeko deialdia luzatu dute. Twitterren #urbieta61 ari dira erabiltzen gaiaren inguruko iruzkinak biltzeko.

Un comentario en “Arte Ederretako eraikina okupatu dute

  1. Izagirre ta Ibazeta, zer?

    SADEri bere lokala okupatzea baño errexagoa da 104 urteko amona bateri kentzea, ezta? SADEkin ez gera ausartzen interlokuzioa egiten, ezta? Bere jabegoa babesteraudaltzainak bidali ta kitto, bazpare, hauek ez dittuk eta amona xahar bat

    Responder

Deja un comentario