Zeuen premia eta esturetan laguntzeko

Laster —beharbada zutabea irakurtzen hasi zaren momentutxoan berean— zazpi mila milioi biztanle izango gara munduan. Demografiaren kontrolek ez diote frenorik jarri giza espeziea Mendelen ilarrak bezala ugaltzeari. Kabituko gara munduan? Gosearen mugak eta miseriaren markak zabaltzen doaz, iritsiko da denentzako adina?

Kafkaren “Fabula labur bat” kontakizuna hartu dut apaletik. Sagu bat erori berri da zepoan, katua hurbiltzen ari zaio baratx-baratx. Saguak gero eta hurbilago ikusten du azkena, eta “ai, mundua gero eta estuagoa da!” ateratzen zaio.

 Atakaren larrian, saguak estu ikusten du mundua, apokalipsiaren turutek diote munduak ez daukala denentzako altzorik. Gu ez gaude, ordea, saguaren zepoan, munduaren parterik aberatsenean —harraparienean— baizik. Ipuineko katua gara, eta laburtzen ari dena ez da mundua, irabazteko orduan katu izan eta galtzekoan sagu garela pentsatzen dugunon mentalitatea baizik.

 

Deja un comentario