Las trikitixas recorrerán Aiete los sábados 10 y 17 por la mañana

Trikitixa Elkarteak soinu txikiaren bilakaera aztertuko du irailaren 10ean eta 17an

 Alegrarán las mañanas de los sábados de fiesta en el barrio

Trikitixa, Munduko hainbat bazterretan jotzen dute trikitixa edo soinu diatonikoa, baina zein bilakaera izan du herrialde bakoitzean? Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak musika tresnaren historia eta ibilbidearen inguruko jardunaldiak prestatu ditu aurten.

 «Koldo Izagirre trikitilariak askotan aipatu du soinu txikia ez dela musika tresna etniko bat. Oso berria da, modernoa. Ehun urte inguru ditu. Tokian tokiko kulturara egokitu da. Euskal Herrian bilakaera bat izan du, dantzari oso lotuta. Baina bitxia da trikitixa Argentinan, Irlandan, edo Kolonbian ere ikustea. Hori guztia hausnartzeko aukera polita izango dira aurtengo jardunaldiak», azaldu du Goenagak.

¿Pero cúal es el origen de las trikitixas?

 Trikitixaren jatorria

Carles Belda Katalunia eta Euskal Herria artean bizi da. Hogei urterekin hasi zen trikitixa jotzen, eta harrez gero hainbat musika proiektutan parte hartu du: Pomada, Mesclate, Bertso Sound System… Zenbait euskal musikarirekin ere lan egin du: Trikiziorekin eta Imuntzo eta Belokirekin, besteren artean.

 Ez da Trikitixa jardunaldietan parte hartzen duen lehen aldia. Javi P3Z eta Jon Lomberasekin kontzertua egin zuen, teknologia berriak eta trikitixaren inguruko emanaldi batean. Hain zuzen, ekitaldi hartan sortu zen Herrikojak musika proiektua. Kideak, gainera, berriz elkartu dira Asier Altunak Donostiako Zinemaldian estreinatuko duen Bertsolari filmaren musika egiteko.

Hurrengo asteleheneko hitzaldian soinu txikia «non, nola eta noiz sortu zen» azalduko du. Munduan zehar nola zabaldu zen ere kontatuko du, eta beste hainbat gogoeta plazaratuko ditu: « Kolonialismoak sortutako lotura eta harremanen bidez, besteak beste».

 

Imuntzo eta Belokik hogei urte daramate elkarrekin, erromeriaz erromeria, eta plazaz plaza. Trikitixa tradizionala erritmo eta estilo desberdinekin nahastu dute euren ibilbidean zehar, eta zazpi diskoetan: Tex-mex, cajun eta countryarekin, besteak beste. Osteguneko saio praktikoan erritmo horien ezaugarriak erakutsiko dituzte jendaurrean zuzeneko musikaren bidez.

2011/09/01

Basado en un artículo de Nerea Lizarralde

 

Deja un comentario