Zakarrontziak ez betetzeko

Miramar Jauregian bisita daiteke erakusketa ibiltaria (Argazkia: Maitane Aldanondo)

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hondakin gutxiago, ongizate gehiago erakusketa ibiltariak’ geldialdia egin duMiramar Jauregian. Bertan izango da astelehena arte.

Zazpi gune eta beste hainbeste aholku egunerokoan ingurumena babesteko. Hori da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hondakin gutxiago ongizate gehiago erakusketa ibiltariaren eduki eta xedea. Hainbat herritan izan ondoren, Miramar Jauregiko aretoetako batean ostatu hartuko du astelehena arte. EHUko Uda Ikastaroen barruan, hiritar guztiei zuzendutako ekimena da.

Gelaren sarreran zaborrez beteriko hiria erakusten du lurreko irudi batek. Egungo kontsumo ereduek bere horretan jarraituz gero ekarriko duena erakusten du. Etorkizun hori aldatzeko norabidea aukeratzen dutenek, bidea egiteko iradokizunen berri izango dute gune bakoitzean muralen, bideoen nahiz irudien bidez. Bisitaldia egin nahi dutenek, astelehena arte bertaratzeko aukera dute, 09:00etatik 19:00etara bitartean.

 Ura kanilatik, hobe

EAEn egiten den maila berean kontsumituko balitz mundu osoan, beste bi planeta eta erdi gehiago beharko lirateke. Datuen arabera, aldatzeko beharra agerikoa da, eta jarrera berriak bi ildo nagusi izan behar ditu: Batetik, beharrezkoa dena kontsumituz zabor kopurua murriztea; eta bestetik, hondakin horiek birziklatzea.

Donostiarrek erraz egin dezaketen lehen gauza, etengabe ura botatzen duen kanila erraldoiak azaltzen du: iturriko ura edatea. Begi bistakoa denez, saltokietan eros daitekeenak baino hondakin gutxiago sortzen du, botilarik ez baitu behar. Hiriko etxeetara iristen den Artikutza ura munduko onenetakoa da, eta horren erakusgarri aspaldiko pasadizoa gogora dakar erakusketak. 1921ean Urgull mendia erosi izana ospatzeko, garaiko alkateak bazkaria egin zuen mendian bertan, ahaldun kontseiluko lehendakariarekin, gotzainarekin eta zinegotziekin. Hiriko armarriaren irudia zuten botiletako ura goraipatu zuen ahaldunak, bere etxera halakoak bidaltzeko eskatuz. Orduan, alkateak beharrik ez zela, eta kanila irekitzearekin nahikoa zuela esan zion.

Iradokizun nagusia beharrezkoa dena bakarrik erostea da. Egungo gizartean ohitura nagusia kontrakoa denez, gakoa, berrerabiltzea da. Behar ez diren arropak eta aparatuak bota beharrean, Emaus edo bestelako erakunderen bati ematea izan daiteke irtenbide jasangarria. Emausek altzariak, gailu elektronikoak… konpondu egiten ditu, gizarteratze bidean dauden lagunei lana emanez, eta bizitza berria eskaintzen die txokoetan ahazturik zeuden hamaika trasteri. Elkartasun keinua ere bada, erabilgarri izango zaionari ematea. Honen bidez, esaterako, merkataritza guneek saldu ezin dituzten 1.000 kilo jaki eta akastun produktu Elikagaien Bankura bideratzen dituzte egunero.

Bide horiek jarraituz, zabor kopurua murriztuko da, baina zer egin hondakinekin? Zaborra artelan edo eskulanak egiteko erabiltzea ere, gero eta ohikoagoa da. Guneetako batean ikusgai dagoen katalogoak etxeetan pilatzen diren zenbait trasterekin egin daitezkeen gauzak erakusten ditu. Hondakin organikoak ez dira horietarako aproposak, baina horiekin, composta

N Aldanondo (Hitza)

 

Deja un comentario