Olatuek irudi ederrak utzi dituzte alerta iragarrita ere

Olatuak Haizearen orrazian (Argazkia: Mikel Goñi).Alerta egoeran egonagatik, ez da arazorik sortu hiriaren kostaldean. Itsasertzera, iragarritako olatu handiak ikustera, gerturatu diren herritarrak asko izan dira. Hain zuzen ere, olatuek irudi ederretako protagonista izan dira otsaileko egun honetan. Surf eta bodyboard kirolen zaleek ere olatuen tamaina gozatu dute Haizearen orraziaren inguruan.

 2011/02/16 Mikel Goñi  (Argazkia: Mikel Goñi). HITZA

Deja un comentario