Berriro ere donostiar baten eskuetan egongo da Green Peace

Miren Gutierrez (Amara Berri, 1966) kazetaria izango da Green Peace-eko Espainiako zuzendaria, datorren urtetik aurrera. Donostiar batetik bestera pasako da kargua, izan ere, Juan Lopez de Uralde (Erdialdea, 1963) izan da 2001etik orain arte postu hori bete duena. Momentu honetan Mario Rodriguez ari zen talde ekologistako zuzendari lanetan, Uraldek abuztuaren 31ean utzi baitzion bere lana betetzeari, politikari ekiteko. Ordutik aukeraketa prozesuan barneratua egon da Green Peace eta tarte horretan 200 hautagai baino gehiago baztertu ditu. Azkenean, Gutierrez aukeratu dute, 44 urteko amaratarra. Taldeko kide zen Gutierrez eta sektorea oso ongi ezagutzen du. Filologian lizentziatua da, kazetaritza master bat du eta La ciudad de las cigarras liburuaren idazlea da. Gutierrezek bihar emango du Green Peace-eko zuzendari bezala bere lehen prentsaurrekoa, Madrilen.

Irutxuloko Hitza

Nota.- Miren Gutiérrez, donostiarra de 44 años, comenzó su carrera en 1990, en Hong Kong, como corresponsal de la agencia Efe para el Sudeste Asiático, Corea y el Pacífico. A finales de 1996, fue nombrada Editora de Negocios de La Prensa de Panamá, donde escribió y coordinó investigaciones periodísticas sobre corrupción e irregularidades, algunas con consecuencias medioambientales

Deja un comentario