Author:
• Jueves, septiembre 02nd, 2010

Kirol elkarteak bere azpiegituraren akatsetan erantzukizuna izatea ukatu du.

Donostiako Atletikok agiri bat bidali du komunikabideetara, egun hauetan egunkarietan azaldutako hainbat kritikei erantzuna emateko. Bereziki, ordutegien eta instalazioen egoeraren ingurukoak dira kirol elkarteak emandako azalpenak.

Idatzian Atletikoko arduradunek ukatu egin dute Kirol Patronatuak ordutegiak betetzeko eskaria egin dienik, “zorrotz betetzen” dituztelako, eta udal kirol arduradunek beraiek aitortu dutelako Etxadiko instalazioen kudeaketa egokia.
Era berean, urtebete baino pixka bat gehiago duen egoitzaren egoeraren erantzukizuna izatea ukatu egin dute elkarteko arduradunek gogoratu dutenez, beraiek aritu baitira kudeaketaren kargu egin zirenetik aurkitutako akatsak eraikuntza enpresari konpontzeko eskatzen.
Bestalde, datozen egunetan prentsaurreko baterako deialdia egingo dutela aurreratu dute.

HITZA

Noticias relacionadas

Categoría: Actualidad  | Etiquetas:
Tu puedes seguir cualquier respuesta a esta entrada por RSS 2.0 feed. Tu puedes dejar una respuesta, or trackback desde tu propio sitio.
Leave a Reply