“Entzun nahi duguna ematen dugu”

  Ander BerzosaThe Joselontxo’s txarangako kide

  maitane aldanondo Hitza

 The Joselontxo’s txarangak 2009an hasi zuen bere bidea eta, jada, Aste Nagusiko egitarauan parte hartzeko aukera eman diete. Talde oso gaztea da Aietekoa eta Ander Berzosak (Aiete, 1992) aitortu duenez, ilusioz ari dira Nazioarteko Fanfare erakustaldian.

 Topaketan parte hartzen duzuen lehen aldia da. Zer espero duzue?

 Gure txarangak bi urte beteko ditu azaroan eta aukera berezia da guretzat. Fanfare erakustaldian parte hartzeak, gutxika, izena hartzen ari garela eta festetarako kontuan hartzen gaituztela esan nahi du.

 Asko ikasten al da beste taldeak ikusita?

 Bai, bai. Talde guztiak desberdinak gara. Esaterako, Frantziatik datozen txarangak 50 bat lagunekoak izaten dira, eta gu, 19 besterik ez gara. Beste abesti eta estilo batzuk entzuten dituzu eta beraiekin ibiltzeak ilusioa egiten digu.

 Girotze lana egiten duzue. Festen arrakastaren zati bat zuena al da?

 Zati txiki edo handi bat, bai. Kalean jotzean jendea alaitu eta pizten dugu, dantzarako motibatuz edo bultzatuz.

 Zer esango zenieke zuen musika kirrinkaria dela uste dutenei?

 Hala izan daiteke batzuentzat. Hala ere, kaletik txaranga bat ikusten baduzu, horrek berdin du. Gustuko baduzu jarraituko duzu, edo bestela ez.

 Festaz gozatzeko beste aukera bat al da?

 Gazteak izateak lagundu egiten digu jendeak zer nahi duen jakiten. Guk geldirik dagoen txaranga bat ez dugu ikusi nahi. Horregatik, koreografiak egiten ditugu, abesti mota batzuk jotzen … Guk entzun nahi duguna ematen dugu.

 Zein da zuen berezitasuna?

 Gazteak garenez, Euskal Herriko punk eta antzeko estiloetako abestiak jotzen ditugu. Biribilketez gain, Piperren abesti batzuk, Skalariak taldearen Jaia, Fiesta tropical, Ramones… abesti bat gustuko badugu, denen artean adostu eta barneratu egiten dugu.

 Zer iruditzen zaizu Aste Nagusiko musika eskaintza?

 Astelehenean Saguesen izan nintzen The Wailers ikusten, baina Maldita Nerea bezalako taldeak ez zaizkit gehiegi gustatzen. Orain Piraten eskaintza garrantzitsua da niretzat. Trinitate plazan egiten ari diren kontzertuak interesgarriak dira

4 comentarios en ““Entzun nahi duguna ematen dugu”

Responder a godofredi Cancelar respuesta