LURRIKARATURIK LURRIKARARA

Lide narvarte,  Kooperantea

Txilen jaiotako donostiarra da Lide Narvarte (Aiete, 1979).

Kooperante Aietearra bi lurrikaren lekuko izan da bost asteko epean: Haitikoa eta Txilekoa.

Txilen jaiotako donostiarra da Lide Narvarte (Aiete, 1979). Lau urte zituela iritsi zen hirira eta orain Aieten du etxea.

Egunotan, Donostian dago bere ezkontzaren azken prestaketa lanak egiten. Nazio Batuen Erakundearekin lana egiteko Eusko Jaurlaritzaren beka batek eraman zuen Txilera bueltan orain bost urte. Baina, azken hilabeteak Haitin eman ditu, urtarrileko lurrikararen ondoren joatera gonbidatu zuten arte. Berak Txilerako bidea hartu zuen eta, lurrikara bat gutxi izanda, orain egun gutxi bertan izandakoak ere harrapatu du.

Zein izan zen zure lehen kezka?

Montana hotela, gainera, Haitiko eraikin seguruena eta nire apartamentuaren kudeatzailea zen. Etxerik izango ez nuela uste nuen. Lurrikara arratsaldeko 16:50ean izan zen eta 17:30ean ilundu zuen, denbora pasatzen joan zen eta konturatzerako, gaua zen. Ez genekien zer gertatu zen. Beraz, tokian gelditzea erabaki genuen. Mugikor konpainia batek funtzionatzen zuela ikustean Gillesekin hitz egin eta ondo zegoela jakin nuen. Uhartearen hegoaldeko gure proiektuko arduradunekin hitz egiteko aukera ere izan nuen, eta boluntario guztiak ondo zeudela esan zidaten. Zortea izan nuen, hasieratik jakin nuelako ingurukoak eta nire ardurapean zeuden lankideak ondo zeudela

Zer behar du orain Haitik?

Haitik, Haiti maite duen jendea behar du. Atzerrian aurreiritzi asko daude: herri pobrea, bortitza, pixka bat basatia eta etorkizunik gabea. NBEk bere lana egiten ez duenean, basatiak direla esanez laguntzen al diogu Haitiri? Dena ez da zoragarria eta erraza, baina herri biziki interesgarria da. Arte a, pintura, musika, metalezko eta egurrezko lanak..

Haitik joatera gonbidatu zintuzten eta Txilera itzuli zinen…

Enbaxadoreak mesedez joateko eskatu zigun. Txileko laguntzarekin bat egin nahi nuen, baina eskatu ezean joan egin behar genuen. Gelditu egin nahi nuen, baina etxerik eta jatekorik gabe ezin izan nuen. Txilen, America Solidariarekin Haitiren alde lanean jarraitu nuen. Gure jendearen egoera ziurtatu eta proiektuekin aurrera egiteko baldintzak ematen ziren aztertu genuen. Izandako oihartzunaren bidez lortutako laguntza larrialdi egoerarako bideratzen saiatu ginen.

Beste lurrikararik bizitzeko beldur al zara?

Beldurrik ez dut, hegazkineko turbulentziak beste modu batean bizi baditut ere. Poltsan dinamo bidez funtzionatzen duen linterna daramat, eta irratia ere hartu beharko dudala uste dut. Lurrikaren unean ez nuen beldurrik pasatu, dakarren sufrimendua da okerrena.

maitane aldanondo. IRUTXULOKO HITZA.   osteguna  2010ko martxoaren 11

Deja un comentario