LUDOPATIA: JOKOARENGANAKO OBSESIOA

LUDOPATIA: JOKOARENGANAKO OBSESIOA

Urtarrilaren 29an, 7tan

Lorena Pidal Roa

TOPALEKUAN

Adikzio hitza entzuten dugun bakoitzean, drogekin erlazionatzen dugu, beharbada, drogak adikzioa sortzen duelako; hau da, menpekotasuna ekartzen duelako. Adikzioa azken batean hori da, menpekotasun egoera batean barneratzea. Hala eta guztiz ere, drogekin ematen ez diren adikzioak ere badaude: sexua, jokoa, erosketak, telebista… Adikzio sozial edo psikologiko gisa ezagutzen dira horiek.

Aipatutako jarduerek, nahiz eta gure bizitzaren parte izan eta arriskutsuak ez direla iruditu, ahalmen adiktiboa dute. Ahalmen hau gai da kontsumitzaileak nahiz erabiltzaileak harrapatzeko, baldin eta hauen gehiegizko erabilpena egiten bada. Beste zenbait arrazoi ere eragiten du adikzio batean barneratzea; izan ere, askotan adikzio hauek autoestima, estresa, bakardadea eta depresioagatik izaten baitira.

Adikzio kimikoak eta psikologikoak desberdinak direla pentsatu arren, ez da horrela: prozesu bera ematen da bietan. Bi adikzio mota hauen arteko ezberdintasuna tratamendua da, guztiz desberdina baita. Batean, sustantziak hartzeari uko egin behar zaio; eta bestean, ordea, estimuluak alde batera utzi beharrean daude. Hau ez da erraza, estimulu horiek eguneroko bizitzan baitaude. Hala eta guztiz ere, tratamendu hauetatik errazagoa edo zailagoa zein den zehaztea nahiko korapilatsua da, bakoitzak duen menpekotasun mailaren eta jartzen duen esfortzuaren araberakoa baita.

Un comentario en “LUDOPATIA: JOKOARENGANAKO OBSESIOA

  1. Euskal Herriak ere

    Euskal Herriak ere apustu egiten du
    Baina apustuek ez dute Internet bidez mundu mailan bakarrik arrakasta lortu, hurbilago ere badu jada tokia. Euskal gizarteak beti izan du frontoietan, estropadetan eta herri-kiroletan apustu egiteko ohitura. Baina 2007ko urriaren 31n Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimenak banatu ostean, lehen apustu etxeak ireki zituzten abuztuan, EAEn.
    Euskal Kirol Apustuak (EKASA, jokoen sektoreko enpresa txikiek osatua), Garaipen Victoria Apostuak eta Kirol Jokoa dira kirol apustuetarako baimenak eskuratu dituzten hiru enpresak. EKASAk, Reta (Red Telemática de Apuestas) izen komertziala erabiliz, 2008ko abuztuaren 25ean lehen zentroa ireki zuen.
    Azken bost hilabeteetan lokal berriak zabaldu dituzte bata bestearen atzetik. Horrela, Bizkaian sei apustu etxe dira zabalik, bi Bilbon eta Santurtzin, eta bat Barakaldon eta Durangon. Gipuzkoan, zaleek hiru establezimendu dituzte irekita Donostian, bat Errenterian eta beste bat Trintxerpen. Azkenik, beste bi lokal martxan dira Gasteizen (Araba).
    Baina, lokalak zabaltzearekin batera enpresek makinak jarri dituzte tabernetan eta kirol-instalazioetan, Anoeta futbol-zelaian, Iurbentia Bilbao Basketen (Casilla) eta Bruesa Gipuzkoa Basketen (Ilunbe) pabiloietan. Makina horien bidez ere egin daitezke apustuak.
    Homologazio prozesu bat pasatu behar izan dute makinek eta Herrizaingo Sailak erregistroak eta nortasunak aldatzea ezinezkoa dela baieztatu du, baimendu gabeko aldaketarik egingo ez dela ziurtatzeko.
    Hiru enpresak erabat hedatzen direnean 75 lokal izango dira zabalik EAEn eta 1.500 makina (500 lurralde bakoitzean). Bost hilabete hauetako lokalen irekiera «positibotzat» jo du Jaurlaritzak.

    Responder

Responder a Euskal Herriak ereCancelar respuesta